XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errekondoko itzalpe batean egona degu orainarte, bideetan bildutako artxintxarrak oñetan atera dizkoen erremiñak uretan ezkotzen.
Baña, illuntze-aurreak atera dun aizetxo bigunak eraginda, zuaizburuak kulunkan maite-murmurioka alkarrizketan asi diran garaian suspertu, da.
Sargori-egunetako illunabarretan basopetik pirurika irtetzen diran eltxoen ziztada zorrotzak astindu dioe nagialdia eta berriro ere maldarrari lotu zaio bidetxigorretatik zearr; eta gero gurdibideari ekin dio.
Goizeko argiurratzeari ezetzik, eguzkiaren etziteari ere azken-agurr ozen dagioe bizidun geienak.
Bakoitzak bere erara eragiten dio mintzo-maratillari.
Galeperrak galsorotik pospolinka; saraspetik kirrinka latzez txitxarak; ego xirxirka kirkirak belarditik; rraka-rraka, berriz, igelak osirialdetik.
Piztitzarrak ere zitalduta ibiltzen dira garai ontan sargori-giroan.